2010-03-22






Nobedade berria da dendetan. Kamizetak 20eurora daude eta komplementoak 10eurotara oso ondo dago ekonomikoki jeans markako eropak.
Gehien bat denda honetan praka bakeroak topa ditzakeguz.


Uda onetan gehien eramango diren koloreak horia, urdina eta marradun estanpatuak dira.



Udaberri eta udarako asmatu den prenda da dau.

Urte honetan asko eramango da fular antzerako eta bota antzerako prenda politak. Uda honetan asko eramango da.

Betaurrekoak berriz pasadan urtean ipini ziren modan, asko zaldu zen eta oraingo urtean berriro irten da merkatura.

mango

Mango dendan aurkitu ahal diren kamizetak dira hauek. 40eurokoak dira eta denda guztietan topa daiteke.

2009-08-31

Uda bukatzear dago baina oraindik ere badaude musikaz eta kulturaz gozatzeko ekitaldiak. Animo eta aprobetxatu azkenengo egun hauek!!!

2009-08-30

Euskaldunak munduan zehar

Euskaldunak ez daude Euskal Herrian bakarrik. Arrazoi desberdinak medio, asko dira Euskal Herria utzi eta kanpora alde egin behar izan dutenak. Hala ere, beraien sustraiak Euskal Herrian daude eta hori ez dute ahazteko. Horregatik sortu ziren euskal etxeak eta hainbat daude munduan zehar banatuta. Bertan euskara eta euskal kulturarekin lotutako hainbat ekintza burutzen dituzte.
EUSKALKULTURA.COM euskal diaspora eta kulturaz espezialdutako buletin eta webgunea da, Euskal Herriaren eta munduan barreiatutako euskal komunitateen arteko zubilana egitearren sortu eta garatua. Diasporan jaio edota bertan lotura sendoak dauzkan jende talde txiki batek abiarazitako ekimena da, ikusirik gero eta interkonektatuagoa eta globalizatuagoa den mundu honetan euskal kulturak behar dituela eskuratu bere tresna eta lanabes propioak bere buruaren berri normaltasunez emateko eta informazio eta komunikazio alorreko ahalegin horrek behar dituela bildu zazpi probintziak ezezik munduan zehar gure kultura eta identitatearen aterkipean lanean ari diren euskal komunitateak, eta Diasporako euskaldunek, amankomuneko euskal ondare, kultura eta erkidegoari egiten dizkioten ekarpenak.

2009-08-29

Nola egin grafiko bat excel-en bidez (TUTORIALA)


Bideo tutorial honen bidez ikasiko dugu nola egiten den grafiko bat excel erabiliz. Oso erraza da eta bertan agertzen dira jarraitu beharreko pausu guztiak.

2009-08-27

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009

Lau urte eta gero Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. Herrialdetako Txapelketen ondoren, 44 bertsolarik izena eman dute. Parte hartzeko aukera izan duten bertsolari guztiek esan diote baiezkoa Txapelketa Nagusiari.

14 saiotako txapelketa izango da eta 2005eko arrakasta errepikatzeko asmoz BEC-en izango da finala. Txapeldun berria nor den abenduaren 13an jakingo da.

Antolakuntza taldea urtebetean ari da Txapelketa Nagusia diseinatzen eta udaberrian saioak zehazten ibili da. Dagoaneko parte hartuko duten bertsolariekin lehen bilerak egin ditu. Irailaren erdialdera egingo da Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bertsozale elkartera jo dezakezue: bertsozale elkartea

2009-08-25

Euskararen aldeko jaiak

Zer litzateke Euskal Herria euskararik gabe? Euskara da herri honek daukan altxorrik preziatuena eta euskaldun guztion lana da euskara zaintzea eta erabiltzea. Urtean zehar badira euskararen aldeko jaiak, hala nola, Korrika, Herri urrats, Ibilaldia, Euskal Eskola Publikoa, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Hona hemen jai hauek noiz eta non diren adierazten digun taula:

JAIANONNOIZ
KorrikaTuteratik GasteizeraMartxoaren 26tik Apirilaren 5era
Herri UrratsSenpereMaiatzak 11
IbilaldiaZornotzaMaiatzak 25
Euskal Eskola PublikoaBarakaldoEkainak 1
Araba EuskarazBastidaEkainak 15
KilometroakIruraUrriak 5
Nafarroa OinezIruñeaUrriak 19


Bertan zer egongo den jakin nahi baduzu, leloa zein den,... hona hemen web orri interesgarri bat: euskararen aldeko jaiak.

Euskal musika taldeak eta bakarlariak

Nire bloggean Euskal talde eta bakarlari batzuei buruzko informazioa jaso dut baina gai honen inguruan sakondu nahi baduzu hona hemen web orri interesgarri bat: euskalmusika.com

Benito Lertxundi

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Benito Lertxundi (Orio, 1942ko urtarrilaren 6a) abeslari gipuzkoar ezaguna da, folk musikaren arloan ibilitakoa nahiz eta beste estilo batzuekin nahasketak egin.

Eskulanak egiten ikasi zuen eta bere lehendabiziko lanbidea izan zen. Gaztaroan "Ez Dok Amairu" taldeko kide izan zen, 1965etik 1972 arte, eta hurrengo urteetan ekin zion bakarkako ibilbideari.

Euskal Herriko musikari eta kantari handienetakoa da Benito Lertxundi. Benetako bardo bat ere bada Benito; hau da, poeta epiko-liriko erdi euskaldun eta erdi zeltiar bat. Oriok musikaren alorrean inoiz eman duen pertsonaia ezagunena izateaz gainera, Euskal Herriko musikagintzaren gailurretako bat ere bada. Bere herriari eta kulturari lotutako kantaria, sentsibilitate oso fineko gizona, sakontasun bereziko sortzailea. Euskal musikaren ordezkari nagusienetakoa izan da urte askotan. Hamarkadak daramatza musikaren munduan lan eta lan egiten, eta gai izan da, denbora guzti horretan, ibilbide artistiko propioa eraikitzeko.

Zuberoak eta Zuberoako kantu zaharrek asko erakartzen dute Benito, eta kantariak sentiberatasun berezia du, baita ere, zeltiar doinuentzat. Hor dago sortzailea, arbasoengandik jasotako altxorra birmoldatuz, eta zeltiar tendentzia berriak ere landuz. Tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia dugu oriotar kantaria. Hiru belaunaldik bat egiten dute XXI. mendeko euskal bardo honen lirika eta ahotsean. Gaur egungo euskal abeslaririk ezagunenetarikoa da kanpoaldean.

2009-08-20

Itoiz

Oharra: Informazio asko wikipediatik hartuta dago.

Euskarazko pop musikaren barruan Itoiz izan da erreferentzia nagusia eta oraindik ere hala jarraitzen du izaten.

Atzerriko rock sinfonikoa biniloetan entzun eta rock talde bat izateko ametsarekin 1974.urtean Indar Trabes sortu eta plazaz plaza berbenatan aritzen zen Ondarru eta Mutriku aldeko gazte talde baten historioa da Itoiz. 1978. urtean sortu zen Itoiz taldea eta 1988an banatu ziren. Juan Carlos Perez izan zen taldeko abeslari eta liderra eta berak konposatu zuen Lau teilatu kanta ospetsua. Taldea utzi ondoren bakarkako lanari ekin zion.



Itoiz suite Itoizen azken lana dela esan dezakegu. Juan Carlos Perezek Itoizen kantak moldatu ditu 90 instrumentalistak jotzeko. Bilboko Orkestra Sinfonikoak joko ditu eta abuztuaren 22an aurkeztuko dira Bilboko Asta nagusiaren barruan. 2. emanaldia Donostian izango da abuztuaren 25ean, Donostiako hamanbostaldiaren barruan.

2009-08-07

Anje Duhalde

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Arrangoitzen jaio zen 1950ean. Bere ibilbide musikala bi zatitan bereiz liteke: talde-lanean aritu zen urteak, eta bakarlari gisa eman dituenak. 70. hamarkadan 'Errobi' talde mitikoa sortu zuen Michel Ducaurekin batera, eta Euskal Herriko gazteak txunditu zituzten artean hemen oso ezagunak ez ziren rock doinu indartsuekin eta ahots-joku ederrekin. Ezin bestela izan, eragin iparramerikar nabarmena zuen taldeak, besteak beste Neil Young, Paul Simon, Crosby, Nash eta enparatuena. Letrak oso konprometituak ziren, batez ere Iparraldeko zenbait arazoekin.

Lau disko argitaratu zituzten, lehenengoa, 'Errobi', oso arrakastatsua. Errobi desegin ondoren 'Akelarre' berbena taldearekin ibili zen lau urtez, herri askotako jai giroa ezagutuz batera berbenaren lan gogorra aurrera ateraz. Bi disko argitaratu zituen taldeak Anje Duhalderekin, 'Gau pasa', esate baterako. 1980an bakarkako bideari ekin zion, 'Errobiaren hegitik' diskoa kaleratuz, eta oso aberatsa izan da bere aportazioa, 'Bakezaleak' edota 'Zuzenean' diskoek frogatzen duten bezala. Tinbre biziko ahots dotorea dauka, berehalakoan ezagutzen dena. Bere kantu asko ezker abertzaleko jendearen bandera izan dira, mitinetan milaka pertsonek abestuak. Tabernetan ere, gau giroan sarri entzun dira. Duhaldek bete-betean asmatu du tradizioa eta modernitatea lotzen, Iparraldeko tradizio antzinakoari tresna, erritmo eta sonoritate berriak ezartzen. Era askotako kolaborazioak egin ditu beste artista batzuekin, Xabier Amurizarekin, esate baterako. Bilboko Kafe Antzokian ere ezinbestekoa izan da haren lana. Kantagintzari eskaini dio bere energia guztia, beste lanik nahi gabe. George Brassens kantari frantziarraren abestiekin egindako bertsioek osatzen dute, oraingoz, bere azken lana.

2009-07-29

Kepa Junkera

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Kepa Junkera musikari bilbotarra (Errekalde auzoa, 1965) da eta gaur egun munduan zehar dagoen trikitilaririk ezagunena. Munduko beste musika mota batzuekin bilatu dituen bat-egiteak hasiera-hasieratik ohikoak izan dira bere lanetan. Diskoez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, bere hastapenetan Oskorrirekin (1983tik) eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekin: The Chieftains, Carlos Nuñez, Tomas San Miguel, La Bottine Souriante, Alasdair Fraser, Hevia, Justin Vali, La Musgaña eta Xose Manuel Budiño, besteak beste.
Lur Soinuak izeneko musika-eskolaren arduradun nagusia da, bai eta Euskal Txalaparta Konpainiarena (ETXAK) eta BALEA grabatze-estudioarena ere.


Diskografia:
1986- "Infernuko Auspoa" (Zabaleta eta Motrikurekin batera)
1990- "Triki Up" (Zabaleta eta Imanolekin batera)
1991- "Trikitixa Zoom"
1993- "Trans-Europe Diatonique" (John Kirkpatrick eta Riccardo Tesirekin batera)
1994- "Kalejira Al-buk"
1995- "Lau eskutara" (Julio Pereirarekin batera)
1996- "Leonen orroak" (Ibon Koteronekin batera)
1998- "Bilbao 00:00h" (Zuzenean)
2000- "Tricky!" (Bilduma)
2001- "Maren"
2003- "K"
2004- "Athletic Bihotzez"
2006- "Hiri"
2008- "Etxea"



Euskal kultura nazioartera zabaltzeko, Eusko Jaurlaritzak apustu bat egin zuen eta 2008ko azaroan 702.000 euroko diru laguntza eman zion Kepa Junkerari 3 disko argitaratzeko. Lehena dagoeneko kalean da (Etxea), bigarrena bereziki diasporaren munduari begira egina eta hirugarrena, Amerikako Estatu Batuko musikariekin elkarlanean egin asmo dena. Kepa Junkera urtetan ari da lanean gure musika eta folklorea ikertzen eta munduan zehar zabaltzen. Ibilbide horretan, munduko hainbat artista ezagutu ditu eta haiekin lankidetzan jardun. Sare horrek eman dio aukera, hain zuzen, aurkeztu duen proiektua aurkeztu ahal izateko.

483 musikari, besteak beste, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika edo Gontzal Mendibil, gobernuak emandako laguntza honen kontra agertu ziren eta musikarien manifestua argitaratu zuten, Junkerari emandakoagatik protestan.2008ko abenduaren 12an Junkerak prentsaurrekoa eskaini zuen proiektuaren nondik-norakoak azaltzeko. "Ez naiz damutzen" esan zuen prentsaurreko hasieran. Diru-laguntzaren kontra sinatu zuten musikariez galdetuta, esan zuen "ona" dela "adierazpen askatasuna baliatuta bakoitzak uste duena esatea". Gainera, dirua jaso zuen lehena ez zela izan adierazi zuen, eta diru-laguntzak jaso zituztenek ere hitz egin beharko luketela.

2009-07-20

Fermin Muguruza

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Fermin Muguruza (Irun, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 20) euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea da.
Iñigo Muguruza anaiarekin eta Mattin Sorzabalbererekin ( gerora Treku Armendaritz sartuko zen) 1982an Kortatu punk-ska musika taldea sortu zuen. 1988an taldea desegin zen, baina Fermin eta Iñigo, Kaki Arkarazorekin elkartu ziren berriro 1990ean, Negu Gorriak osatzeko. Taldea 1996an banatzen da. 1997an Dut taldearekin aritu zen. Disko balkarra kaleratu zuten.Ondoren bakarlari lanari ekin zion eta hainbat disko atera ditu bakarlari gisa. Bere musika reggae-an oinarritzen da, soula, musika elektronikoa, drum and bass, euskal folklorea, jazz eta hip-hop-eko elementuak fusionatuz.

Fermin Muguruzaren karrera artistikoa politikari lotuta egon da beti. Politikoki konprometitutako pertsonaia da. Bere burua ezkertar, abertzale eta internazionalista bezala definitzen du. Bidegabekeriak gogor kritikatzen ditu eta hori bere abestien letretan ikus daiteke. Honek arazo asko ekarri dizkio.

Artista ezagun askorekin lan egin du, besteak beste, Manu Chao, Banda Bassotti, Amparanoia, Tijuana in Blue, Albert Pla, Desorden Público o Reincidentes.

2009-07-15

Bertsolaritza

Ez dago dudarik, betsolaritza euskal kulturaren parte garrantzitsu bat da. Bertsolariak poetak dira. Bapatean asmatzen dituzte beraien bertsoak, denbora laburrean altxorrak eratzen dituzte eta txunditurik uzten dituzte beraiei begira dauden guztiak. Hona hemen honen adibide bat:

Mikel Laboa

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.
Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Medikuntza ikasi zuen eta psikiatrian espezializatu zen.


1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu musikari-taldea osatu zuen beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuen. 1974an Bat-Hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserki bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Disko hura Mendeko Euskal Diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikaz lan egin zuen, Iñaki Salvadorrekin. Donostiako Orfeoiarekin disko bat ere argitaratu zuen. Haren lanetan, bada bitxikeria bat: disko guztiak zenbatuak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez. Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.


Donostiako Antigua auzoan bizi zen azken urteotan. Bob Dylan abeslari estatubatuarrak Zurriola hondartzan eta 2006ko uztailean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen 74 urte zituela, Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman dio.




Oskorri

Oharra: Informazio gehiena oskorriren web orritik hartuta dago.

Oskorri proposamen garbi, freskagarri eta animatu bat da. Bokal eta instrumental, balada eta jaia, akustiko eta elektrikoa, instrumentu tradizional eta modernoen arteko oreka bikainak oso zaila egiten du Oskorri taldearen katalogaketa. Etiketarik gabeko musika, soinu berriez betea, musika tradizionalean oinarritua, baina gaurkotasunik galdu gabe. Eklektikoa, monolitika tradizionalean erori gabe, berezko soinua mantentzen du, taldearen zortzi partaideen sentsibilitateen fruitua delarik.

1972an sortu eta hogeitahamabost urte baino gehiagoko ibilbide musikal batekin, beraien unibertsaltasun, kalitate eta aberastasunagatik bereiztuak izan dira. Kurioski penintsulako folk-talde onena bezala katalogatuak izan dira, beraien jatorria, kale eta industria munduan oinarritua dagoelarik. Beraien diskografia oso zabala da.

Beraien ibilbide luze horretan hainbat proiektutan parte hartu izan dute. Hauen artean aipagarria da The pub ibiltaria, Bilboko magisteritza eskolako musika hezkuntzako ikasleok ere parte hartu izan duguna.


KIDEAK:


NATXO DE FELIPE; Boza, perkusioa eta kitarra.
ANTON LATXA; Boza eta
kitarra akustikoa.
BIXENTE MARTINEZ; Kitarra
elektrikoa eta mandolina.
XAVIER ZEBERIO; Bibolina
eta boza.
GORKA ESKAURIAZA; Baxu
elektrikoa.
IÑIGO EGIA; Perkusioa.
JOSU SALBIDE; Alboka,
txirula eta gaita.
IKER GOENAGA; Trikitixa.







2009-07-10

Sarrera

Kaixo Lagunok!!

Blog honetan euskal kultura eta musikari buruzko informazioa jasoko dugu. Jaiak, ospakizunak, musika emanaldiak, taldeak, bakarlariak, euskara, ... Espero dut zuen gustukoa izatea.

On egin!!!