2009-07-29

Kepa Junkera

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Kepa Junkera musikari bilbotarra (Errekalde auzoa, 1965) da eta gaur egun munduan zehar dagoen trikitilaririk ezagunena. Munduko beste musika mota batzuekin bilatu dituen bat-egiteak hasiera-hasieratik ohikoak izan dira bere lanetan. Diskoez gain, hainbat kolaborazio egin ditu, bere hastapenetan Oskorrirekin (1983tik) eta denbora pasa ahala beste talde eta bakarlari handi batzuekin: The Chieftains, Carlos Nuñez, Tomas San Miguel, La Bottine Souriante, Alasdair Fraser, Hevia, Justin Vali, La Musgaña eta Xose Manuel Budiño, besteak beste.
Lur Soinuak izeneko musika-eskolaren arduradun nagusia da, bai eta Euskal Txalaparta Konpainiarena (ETXAK) eta BALEA grabatze-estudioarena ere.


Diskografia:
1986- "Infernuko Auspoa" (Zabaleta eta Motrikurekin batera)
1990- "Triki Up" (Zabaleta eta Imanolekin batera)
1991- "Trikitixa Zoom"
1993- "Trans-Europe Diatonique" (John Kirkpatrick eta Riccardo Tesirekin batera)
1994- "Kalejira Al-buk"
1995- "Lau eskutara" (Julio Pereirarekin batera)
1996- "Leonen orroak" (Ibon Koteronekin batera)
1998- "Bilbao 00:00h" (Zuzenean)
2000- "Tricky!" (Bilduma)
2001- "Maren"
2003- "K"
2004- "Athletic Bihotzez"
2006- "Hiri"
2008- "Etxea"



Euskal kultura nazioartera zabaltzeko, Eusko Jaurlaritzak apustu bat egin zuen eta 2008ko azaroan 702.000 euroko diru laguntza eman zion Kepa Junkerari 3 disko argitaratzeko. Lehena dagoeneko kalean da (Etxea), bigarrena bereziki diasporaren munduari begira egina eta hirugarrena, Amerikako Estatu Batuko musikariekin elkarlanean egin asmo dena. Kepa Junkera urtetan ari da lanean gure musika eta folklorea ikertzen eta munduan zehar zabaltzen. Ibilbide horretan, munduko hainbat artista ezagutu ditu eta haiekin lankidetzan jardun. Sare horrek eman dio aukera, hain zuzen, aurkeztu duen proiektua aurkeztu ahal izateko.

483 musikari, besteak beste, Fermin Muguruza, Ruper Ordorika edo Gontzal Mendibil, gobernuak emandako laguntza honen kontra agertu ziren eta musikarien manifestua argitaratu zuten, Junkerari emandakoagatik protestan.2008ko abenduaren 12an Junkerak prentsaurrekoa eskaini zuen proiektuaren nondik-norakoak azaltzeko. "Ez naiz damutzen" esan zuen prentsaurreko hasieran. Diru-laguntzaren kontra sinatu zuten musikariez galdetuta, esan zuen "ona" dela "adierazpen askatasuna baliatuta bakoitzak uste duena esatea". Gainera, dirua jaso zuen lehena ez zela izan adierazi zuen, eta diru-laguntzak jaso zituztenek ere hitz egin beharko luketela.

2009-07-20

Fermin Muguruza

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Fermin Muguruza (Irun, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 20) euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea da.
Iñigo Muguruza anaiarekin eta Mattin Sorzabalbererekin ( gerora Treku Armendaritz sartuko zen) 1982an Kortatu punk-ska musika taldea sortu zuen. 1988an taldea desegin zen, baina Fermin eta Iñigo, Kaki Arkarazorekin elkartu ziren berriro 1990ean, Negu Gorriak osatzeko. Taldea 1996an banatzen da. 1997an Dut taldearekin aritu zen. Disko balkarra kaleratu zuten.Ondoren bakarlari lanari ekin zion eta hainbat disko atera ditu bakarlari gisa. Bere musika reggae-an oinarritzen da, soula, musika elektronikoa, drum and bass, euskal folklorea, jazz eta hip-hop-eko elementuak fusionatuz.

Fermin Muguruzaren karrera artistikoa politikari lotuta egon da beti. Politikoki konprometitutako pertsonaia da. Bere burua ezkertar, abertzale eta internazionalista bezala definitzen du. Bidegabekeriak gogor kritikatzen ditu eta hori bere abestien letretan ikus daiteke. Honek arazo asko ekarri dizkio.

Artista ezagun askorekin lan egin du, besteak beste, Manu Chao, Banda Bassotti, Amparanoia, Tijuana in Blue, Albert Pla, Desorden Público o Reincidentes.

2009-07-15

Bertsolaritza

Ez dago dudarik, betsolaritza euskal kulturaren parte garrantzitsu bat da. Bertsolariak poetak dira. Bapatean asmatzen dituzte beraien bertsoak, denbora laburrean altxorrak eratzen dituzte eta txunditurik uzten dituzte beraiei begira dauden guztiak. Hona hemen honen adibide bat:

Mikel Laboa

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.
Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Medikuntza ikasi zuen eta psikiatrian espezializatu zen.


1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu musikari-taldea osatu zuen beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuen. 1974an Bat-Hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserki bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Disko hura Mendeko Euskal Diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikaz lan egin zuen, Iñaki Salvadorrekin. Donostiako Orfeoiarekin disko bat ere argitaratu zuen. Haren lanetan, bada bitxikeria bat: disko guztiak zenbatuak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez. Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.


Donostiako Antigua auzoan bizi zen azken urteotan. Bob Dylan abeslari estatubatuarrak Zurriola hondartzan eta 2006ko uztailean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen 74 urte zituela, Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean, 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman dio.




Oskorri

Oharra: Informazio gehiena oskorriren web orritik hartuta dago.

Oskorri proposamen garbi, freskagarri eta animatu bat da. Bokal eta instrumental, balada eta jaia, akustiko eta elektrikoa, instrumentu tradizional eta modernoen arteko oreka bikainak oso zaila egiten du Oskorri taldearen katalogaketa. Etiketarik gabeko musika, soinu berriez betea, musika tradizionalean oinarritua, baina gaurkotasunik galdu gabe. Eklektikoa, monolitika tradizionalean erori gabe, berezko soinua mantentzen du, taldearen zortzi partaideen sentsibilitateen fruitua delarik.

1972an sortu eta hogeitahamabost urte baino gehiagoko ibilbide musikal batekin, beraien unibertsaltasun, kalitate eta aberastasunagatik bereiztuak izan dira. Kurioski penintsulako folk-talde onena bezala katalogatuak izan dira, beraien jatorria, kale eta industria munduan oinarritua dagoelarik. Beraien diskografia oso zabala da.

Beraien ibilbide luze horretan hainbat proiektutan parte hartu izan dute. Hauen artean aipagarria da The pub ibiltaria, Bilboko magisteritza eskolako musika hezkuntzako ikasleok ere parte hartu izan duguna.


KIDEAK:


NATXO DE FELIPE; Boza, perkusioa eta kitarra.
ANTON LATXA; Boza eta
kitarra akustikoa.
BIXENTE MARTINEZ; Kitarra
elektrikoa eta mandolina.
XAVIER ZEBERIO; Bibolina
eta boza.
GORKA ESKAURIAZA; Baxu
elektrikoa.
IÑIGO EGIA; Perkusioa.
JOSU SALBIDE; Alboka,
txirula eta gaita.
IKER GOENAGA; Trikitixa.







2009-07-10

Sarrera

Kaixo Lagunok!!

Blog honetan euskal kultura eta musikari buruzko informazioa jasoko dugu. Jaiak, ospakizunak, musika emanaldiak, taldeak, bakarlariak, euskara, ... Espero dut zuen gustukoa izatea.

On egin!!!