2009-07-20

Fermin Muguruza

Oharra: Informazio gehiena wikipediatik hartuta dago.

Fermin Muguruza (Irun, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 20) euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea da.
Iñigo Muguruza anaiarekin eta Mattin Sorzabalbererekin ( gerora Treku Armendaritz sartuko zen) 1982an Kortatu punk-ska musika taldea sortu zuen. 1988an taldea desegin zen, baina Fermin eta Iñigo, Kaki Arkarazorekin elkartu ziren berriro 1990ean, Negu Gorriak osatzeko. Taldea 1996an banatzen da. 1997an Dut taldearekin aritu zen. Disko balkarra kaleratu zuten.Ondoren bakarlari lanari ekin zion eta hainbat disko atera ditu bakarlari gisa. Bere musika reggae-an oinarritzen da, soula, musika elektronikoa, drum and bass, euskal folklorea, jazz eta hip-hop-eko elementuak fusionatuz.

Fermin Muguruzaren karrera artistikoa politikari lotuta egon da beti. Politikoki konprometitutako pertsonaia da. Bere burua ezkertar, abertzale eta internazionalista bezala definitzen du. Bidegabekeriak gogor kritikatzen ditu eta hori bere abestien letretan ikus daiteke. Honek arazo asko ekarri dizkio.

Artista ezagun askorekin lan egin du, besteak beste, Manu Chao, Banda Bassotti, Amparanoia, Tijuana in Blue, Albert Pla, Desorden Público o Reincidentes.

No hay comentarios:

Publicar un comentario