Euskaldunak ez daude Euskal Herrian bakarrik. Arrazoi desberdinak medio, asko dira Euskal Herria utzi eta kanpora alde egin behar izan dutenak. Hala ere, beraien sustraiak Euskal Herrian daude eta hori ez dute ahazteko. Horregatik sortu ziren euskal etxeak eta hainbat daude munduan zehar banatuta. Bertan euskara eta euskal kulturarekin lotutako hainbat ekintza burutzen dituzte.
EUSKALKULTURA.COM euskal diaspora eta kulturaz espezialdutako buletin eta webgunea da, Euskal Herriaren eta munduan barreiatutako euskal komunitateen arteko zubilana egitearren sortu eta garatua. Diasporan jaio edota bertan lotura sendoak dauzkan jende talde txiki batek abiarazitako ekimena da, ikusirik gero eta interkonektatuagoa eta globalizatuagoa den mundu honetan euskal kulturak behar dituela eskuratu bere tresna eta lanabes propioak bere buruaren berri normaltasunez emateko eta informazio eta komunikazio alorreko ahalegin horrek behar dituela bildu zazpi probintziak ezezik munduan zehar gure kultura eta identitatearen aterkipean lanean ari diren euskal komunitateak, eta Diasporako euskaldunek, amankomuneko euskal ondare, kultura eta erkidegoari egiten dizkioten ekarpenak.


Oso interesgarria benetan!!!!
ResponderEliminar