Zer litzateke Euskal Herria euskararik gabe? Euskara da herri honek daukan altxorrik preziatuena eta euskaldun guztion lana da euskara zaintzea eta erabiltzea. Urtean zehar badira euskararen aldeko jaiak, hala nola, Korrika, Herri urrats, Ibilaldia, Euskal Eskola Publikoa, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez. Hona hemen jai hauek noiz eta non diren adierazten digun taula:
| JAIA | NON | NOIZ | |
| Korrika | Tuteratik Gasteizera | Martxoaren 26tik Apirilaren 5era | |
| Herri Urrats | Senpere | Maiatzak 11 | |
| Ibilaldia | Zornotza | Maiatzak 25 | |
| Euskal Eskola Publikoa | Barakaldo | Ekainak 1 | |
| Araba Euskaraz | Bastida | Ekainak 15 | |
| Kilometroak | Irura | Urriak 5 | |
| Nafarroa Oinez | Iruñea | Urriak 19 |
Bertan zer egongo den jakin nahi baduzu, leloa zein den,... hona hemen web orri interesgarri bat: euskararen aldeko jaiak.


No hay comentarios:
Publicar un comentario