
Benito Lertxundi (Orio, 1942ko urtarrilaren 6a) abeslari gipuzkoar ezaguna da, folk musikaren arloan ibilitakoa nahiz eta beste estilo batzuekin nahasketak egin.
Eskulanak egiten ikasi zuen eta bere lehendabiziko lanbidea izan zen. Gaztaroan "Ez Dok Amairu" taldeko kide izan zen, 1965etik 1972 arte, eta hurrengo urteetan ekin zion bakarkako ibilbideari.
Eskulanak egiten ikasi zuen eta bere lehendabiziko lanbidea izan zen. Gaztaroan "Ez Dok Amairu" taldeko kide izan zen, 1965etik 1972 arte, eta hurrengo urteetan ekin zion bakarkako ibilbideari.
Euskal Herriko musikari eta kantari handienetakoa da Benito Lertxundi. Benetako bardo bat ere bada Benito; hau da, poeta epiko-liriko erdi euskaldun eta erdi zeltiar bat. Oriok musikaren alorrean inoiz eman duen pertsonaia ezagunena izateaz gainera, Euskal Herriko musikagintzaren gailurretako bat ere bada. Bere herriari eta kulturari lotutako kantaria, sentsibilitate oso fineko gizona, sakontasun bereziko sortzailea. Euskal musikaren ordezkari nagusienetakoa izan da urte askotan. Hamarkadak daramatza musikaren munduan lan eta lan egiten, eta gai izan da, denbora guzti horretan, ibilbide artistiko propioa eraikitzeko.
Zuberoak eta Zuberoako kantu zaharrek asko erakartzen dute Benito, eta kantariak sentiberatasun berezia du, baita ere, zeltiar doinuentzat. Hor dago sortzailea, arbasoengandik jasotako altxorra birmoldatuz, eta zeltiar tendentzia berriak ere landuz. Tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia dugu oriotar kantaria. Hiru belaunaldik bat egiten dute XXI. mendeko euskal bardo honen lirika eta ahotsean. Gaur egungo euskal abeslaririk ezagunenetarikoa da kanpoaldean.


No hay comentarios:
Publicar un comentario